Areitz Soroa Baserri Eskola
Areitz Soroa Baserri Eskola

Baratza ekologikoa ikasteetxean

Areitz Soroa Baserri Eskolan ikastetxeetan nekazaritza ekologikoa ezarri eta garatu dadin lan egiten dugu.

 

Erraza da. Gai honetan interesatuta zaudeten ikastetxeek gurekin harremanetan jarri besterik ez duzue. Zuengana joan eta hitzlditxo batean oinarrizkoak diren beharrizanak azalduko dizkizuegu, zuen egoerara doitutakoak, eta eskolan jarri nahi duzuen baratze ekologikoaren garapen eredua baita ere.

 

Ideia gustoko baduzue, proiektua eta aurrekontua garatuko genituzke eskolan baratze ekologikoa sortzeko. Beharrezkoa iruditzen bazaizue, proiektuaren irudi birtualak egin ditzakegu.

 

Ez izan beldurrik eskolako baratzea gobernatzerakoan. Eskolentzako garatzen dugun eredua oso erreza baita. Gainera, heziketa jardunaldiak antolatu ditzakegu proiektuan parte hartuko dutenentzat (familiak, irakasleak eta ikasleak). Halaber, beti izango duzue gure laguntza eta esperientzia.

 

ESKOLAK LABORANTZA - LURRA IZATEA EZ DA EZINBESTEKOA, lorontzietan ere eskolako baratze ekologikoa antolatu daitekeelako.

 

Gogoa baduzue, ez izan zalantzarik. Jar zaitezte oraintxe bertan gurekin "harremanetan". Emaitzak harrigarriak dira. Ikusi nahi? Ba, hala bada, antzeko proiektuak egin ditugun eskolekin harremanetan jarri eta bertan bisita gidatuak egingo genituzke.

 

Hemen duzue informazio gehiago.

 

 

 

NUEVOS VIDEOS! BIDEO BERRIAK !!
¡NOVEDADES! TODO SOBRE LA AVISPA ASIÁTICA.

Versión para imprimir | Mapa del sitio
© Ion Y Roberto Colino SC , Areitz Soroa