"Areitz Soroan", ingurugiro eta nekazaritza
ekologikoan ikerketa eta zabalkuntza zentroan, zuen baratze ekologikoa sortzea proposatzen dizuegu gure BABESTEN metodoa
jarraituz.
Esfortzu barik eta pozoin
barik kalitatezko fruitu eta ortuariak lortuko ditugu, guretzat eta ingurunearentzako onuragarriak direnak..
Horretarako hurrengo ekintzak egiten ditugu:
- Nekazaritza ekologikoan hasteko kurtso praktikoa, iraupena 20 ordukoa da, normalean,lau larunbat jarraietan egiten da, behin gutxieneko taldeaosatuta. Ikasgaiak ezagutzeko
gurekin harremanetan jarri.
- Nekazaritza ekologikoari buruzko ON LINE kurtsoa, pertsonalki tutorizatua urte batean zehar eta guk egindako bideo eta argazki materiala jasoko duzue pausoz pauso zuen baratzea
sortu dezazuen.
- Nekazaritza ekologikoan hasteko larunbatak, ibilbide gidatuetan gure ortu ekologikoa bisitatuko duzue, bertako usainak, saporeak, koloretasuna eta bizilagunak ezagutuz..
- Nekazaritza ekologiko eta ingurugiroaren hiruhilabeteko aldizkari digitala.AREITZ
SOROAHOLKUAK gure aldizkari digitalaren bidez nekazaritza ekologikoaren sekretuak aurkituko dituzu eta bide batez gure ingurugiroa zainduko duzu. HARPIDE EGIZU !
INFORMAZIO GEHIAGO ESKURATZEKO GUREKIN HARREMANETAN JARRI.
Nekazaritza ekologikoaren munduan gure eskaintza osatzeko
honakoak ditugu zuen esku:
- Nekazaritza ekologikoan erabiltzen diren lanabes eta erremintak.
- Gure ortuan lortutako hazi ekologikoak.
- Gure hazietatik lortutako lorategi-landareak eta ortu-landareak.
- Nekazaritza ekologikoa egiteko ezinbestekoak diren landare
laguntzaileak(heskaiak, intsektuentzako nardagarriak edo erakargarriak diren landareak, e.a.).
Hemen aipatutako edozein gairen inguruan informazio gehiago
nahi izanez gero, gure web orrialdeko, "kontaktu" atalean lortu dezakezue.