Beno ba ! Babak kentzeko garaia da. Hurrengo urterako haziak lortzeko baben lekak beltzak egon behar dute (1. argazkia).
Lekak batu eta gero geratzen diren zurtoinak moztu behar eta ez atera (2. argazkia) lurpean uzteltzeko eta lurpekoa ongarritzeko. Moztu ditugun zurtoinak baratza gainean utziko ditugu (3. argazkia) eta gero beraien gainean mozten dugun belarrarekin estaliko ditugu (4. argazkia).
Estali aurretik basterretatik sartu nahi duten balarrak kendu ditzakegu (5. argazkia).
Baben baratza porruak birlandatzeko erabiliko dugu uztailan.
Beste aldetik, haziak lortzeko tipula gorriak zurkaizteko garaia da (6. argazkia) tente egon behar dutelako abustu arte. Abustuan tipula gorrien haziak batuko ditugu irailan ereintzeko prest. Eskarolekin gauza bera, loratzen ari direlako (7. argazkia).
Uhaza batzuk utzi ditugu igotzen, loreak emateko. Zurkaizturik ez dira behar.
Amaitzeko holan daude aurtengo tipula gorriak (8. eta 9. argazkiak). Loditu dira eta beraiek dituzten hostoak puntetatik lehortzear daude. Guztiz lehortu arte itxoin behar dugu batzeko. Ah! Kalabazinak prest daude batzeko (10. eta 11. argazkiak).
Laster arte!