Orain dela aste pare bat hasi garela tipuletan jaten. Maiatza arte iraunduko digute mailaka birlandatu genituen eta. Danak ez ditugu jango, batzuk haziak lortzeko utziko ditugulako. Lehenengo argazkian agertzen dira, eta ikusten den bezala, belar geruza berri bat behar dute, belar txarrak hasten direlako beraien artena sortzen.
Beste aldetik, bigarren argazkian babak agertzen dira, lorez beteta. Asko luzatu dira eta horregatik zurkaizte behar dute. Hori egiteko, makil batzuk soka edo zinta batekin lotuko ditugu bi mailetan eta baratzeko basterretatik. Dauden moduan ez dugu estali behar berriz lurzorua beraiek estaltzen dutelako.
Laranjak baditugu ere gure baratzan (hirugarren argazkia). Hegoalderantz kokatuta dagoen lekua egokia da laranjondoak izateko. Izoztaldi haundietan puntak erretuko dira baina arazorik ez, limoiondo baino hobeto moldatzen direlako dakizuenez bezalaxe.
Gaur agurtzeko, azken argazkian agertzen den narkisoak aurkezten ditugu. Bere izena beraiek ematen duten loreagatik hartuta dago, erdi okertuta agertzen direlako beraien zurtoina (gorputza) begiratzen beti.
Laster arte!