Areitz Soroa Baserri Eskola
Areitz Soroa Baserri Eskola

Baben eta ilarren ereinketa

 

 

 

Egun hauetan babak eta ilarrak ereintzeko aproposak dira. 1,20 metroko zabalera duen bankal batean 3 ilararako lekua dago 1. argazkian agertzen den bezala.

 

Babak ilarrak baino sakonago lurperatuko ditugu, baratxuriak bezala, bestela ez dira irtengo. Baratxurientzako lehorra den ortu zati bat aukeratzen ditugu. Baratxuri freskoak izateko, 1,20 metroko zabalera duen bankal batean 15 - 20 baratxuri-atal ipini ditzakegu. Lehortzeko direnak 6 - 8 baratxuri-atal.

 

Tipula gorrien erreboilak landatuko ditugu ere bai garai honetan. Zertarako? Hurrengo urtarorako haziak lortzeko!. 6 - 8 erreboil nahiko dira senide baterako. 1,20 metroko zabalera duen bankal batean 3 ilaratan (2. argazkia) eta gainetik (puntak ikusi behar ditugu).

 

Gaurko saioa amaitzeko, lehortu diren arto landarak kentzeko garaia da. Behetik moztu eta zurtoin guztiak lurzoru gainean utzi, txikitu gabe (3. argazkia).

Hurrengo egunetan belarrez estaliko ditugu, negua holan pasatzeko.

 

Ondo segi!

 

 

1. Argazkia.
2. Argazkia.
3. Argazkia.

Hau da agudezia! Frutalen azpian daukagun gai organikoaren geruzan ereindu ditugu babak. Baratzarako leku gehiago eta frutalentzako ongarri onena! Ze parea sagarra eta baba!

NUEVOS VIDEOS! BIDEO BERRIAK !!
¡NOVEDADES! TODO SOBRE LA AVISPA ASIÁTICA.

Versión para imprimir | Mapa del sitio
© Ion Y Roberto Colino SC , Areitz Soroa