Beste egunean komentatu genuen bezala baben haziak ateratzen ari gara. Horretarako, lehortuta dauden lekak aletu ditugu (1.argazkia).
Leka bakoitzak 3-6 hazi izan dezake (2. argazkia). Horren bidez behar dituzuen landarak zuentzako haziak izateko kalkulatu ditzekezue. Guk saltzen ditugulako asko ateratzen dugu. Ez gorde bi urtetarako hain ondo ez dutelako sortzen.
Soberan badituzue etxabereentzako egokiak dira txikitu eta gero. Aletu eta gero sakabanaturik utziko ditugu ondo lehortu arte (3. argazkia) eta gero 48 ordu gordeko ditugu izozkailuan, kokoak ez izateko. Atera eta gero berriz ondo lehortu eta arrautzontzietan gorde sagutsuen kontra armairu batean.
Hazirik gabe dauzkagun lekak oso egokiak dira baratzetan botatzeko (4. argazkia) eta beraien gainean moztuta dagon belar geruza berri bat botako dugu.
Laster arte !