Areitz Soroa Baserri Eskola
Areitz Soroa Baserri Eskola

Baratzaren egoera

 

 

 

Uztailan birlandaturik utzi genituen uhazak primeran daude, baina jarraian izateko egun hauetan birlandaketa berri egin dezakegu (1. argazki). Horretarako aukeratu dezakegu Batabia, Marabilla eta Tuterako kukuluak. Eta udazkenerako uhazen mindegiak prestatu ditzakegu baita.

 

Patatak eta gero ortu asko libre daudenez porruak birlandatuko ditugu. Horretarako porruen hostoak murriztuko ditugu uraren oroka ez galtzeko 2. argazkian agertzen den bezala. Sinestezina da nola topatzen dugun gure lurra: biguna, hezetasunez eta lurzizarez beteta, eta abustuan!!!. Gogoratzen duzue nola utzi genuen gure ortua uztailan?.

 

Tipula gorrien haziak prest daude batzeko (3. eta 4. argazki). Egun lehor batean batuko ditugu eta haziak ateratzeko sare-begi 2 milimetroko bahea erabiltzen da bihar azalduko dugun bezala. Hurrengo ilbeheran ereintzen dira.

 

Nola dauden gure mahatsondoak 5. argazkian ikusten da. Oso aurreratuta daude, ia hilabete bat, eta mukururaino. Mahats - biltzea laster dator !!

Barazki batzuek beraien haziak ematen digute. 6. argazkin agertzen dena haziak ateratzeko prest kalabazina da eta 7. argazkian agertzen den tomate heldua (harrailduekin) haziak ateratzeko prest baita.

 

Amaitzeko, gure web horriaren "Argazki" atalean fruituen motak agertuko dira. Madariak, sagarrak eta beste batzuk txikiagoak (basaranak, etabar).

 

Laster arte!

 

 

1. Argazkia.
2. Argazkia.
3. Argazkia.
4. Argazkia.
5. Argazkia.
6. Argazkia.
7. Argazkia.
NUEVOS VIDEOS! BIDEO BERRIAK !!
¡NOVEDADES! TODO SOBRE LA AVISPA ASIÁTICA.

Versión para imprimir | Mapa del sitio
© Ion Y Roberto Colino SC , Areitz Soroa