Baratzaren jarraipena egiten (1. argazkia), kalabazak leku guztiak betetzen dituzte, pataten landareak okertzen dira (uzta gertu dago) eta baita ere tipula gorriak (2. argazkia).
Kalabazinen landareen loreak ederrak daude ( 3. argazkia); entsaladetan jaten dira !. Gure tomateek ia bi metro hartu dituzte eta lorez beteta daude (4., 5., eta 6. argazkiak). Fruituak loditzen doaz.
Lehenengo frijitzeko piperak batu ditugu (7. argazkia) eta erne egon patatetan. Auzokoei patataren kakalardoa heldu zaie (8. argazkia).
Ikusten dena kakalardoaren arra da eta pataten hostoak jaten ditu azkar. Erreza da atzamarrekin hil. Gure 2007 Ekainako aldizkari digitalan kakalardo honiburuz informazio guztia duzue !.
Ondo segi !