Lehenengo argazkian agertzen den bezala, gure babak primeran daude uzta egiteko prest. Kentzen diren lekak baratza estaltzeko material ederra da. Eta ez ahaztu landare batzuk uztea fruituak batu gabe, hurrengo aroan haziak izateko.
Bigarren argazkian agertzen dira kalabazak. Hurrengo asterako "korrika" hasiko dira. Hemendik aurrera bareekin arazorik ez, hauek jaten duten baino arinago hazten direlako kalabazak. Aste pare baten barru azken estalketa belarrez egiten da urrian hainbeste belar txarrak ez izateko.
Sasiak kimatzeko garaia da. Sortzen diren materialak baratzeetara botatzeko egokiak dira (4 gn. argazkia).
Bostgarren argazkian erakusten dugu nola dauden landatu genituen haziak lortzeko tipula gorrien erreboilak.
Apirilan, utzi genuen ereinduta lekak artoekin elkarturik. Seigarren argazkian agertzen den bezala sortu dira. Hemendik aste batera gai organikoaren geruza berri bat ipiniko dugu eta horrekin akabo.
7 gn eta 8 gn. argazkietan uhazak eta bareak agertzen dira. Egun hauetan dauden bareak egunsentian eta ilunsentian batu ditzakegu bere kopurua murrizteko. Argazkian ikusten den bezala "Batavia" motakoak "uhaza gorriak" baino gehiago gustatzen zaie.
Porru batzuk utzi ditugu haziak lortzeko. Orain 9 gn. argazkian ikusten den bezala, luzatzen eta gogortzen dira eta goiko aldean loreak emateko bolak agertzen dira. Bi eskarolekin (10 gn. argazkia) nahiko haziak izango ditugu.
Orburuak oso ondo moldatzen dira. Hauek dira lehenengo fruituak (11 gn. argazkia).
Hemendik aurrera belarra soberan ditugunez frutaletan botatzeko erabiliko dugu 12 gn. argazkian agertzen den bezala.
Eta amaitzeko gure baratzaren irudia egun hauetan (13 gn. argazkia).
Laster arte!