Tipula gorrien uzta egiteko 1. argazkian agertzen den bezala egon behar dute. Zurtoinak guztiz lehorturik. Aurten oso onak daude. Konturatu behar nola geratzen den lurra ia ia belar txarrik gabe. Tipulak atera eta gero berriz lurra estaliko dugu belarrez.
Ereindu genuen leken lehenengo txanda ia prest daude (2. argazkia). Leku batzuetan landare-zorri batzuk ikusi ditzakegu baina ez keskatu. Lekadun guztiek izaten dute eta normala da. Marigorringoak etorriko dira (3. argazkia) eta jango dituzte. Gainera hortxe geratuko dira eta ernalarazi eta gero (4. argazkia), sortuko diren larbak landare-zorriak jango dute ere bai.
Pasaden asteburuko beroak ondorioak ekarri dute. Gure kalabazen hosto batzuk erre dira (5. argazkia), baina orokorrean beraien egoera oso ona da. Fruituak ikusten dira (6. argazkia).
Dakizuenez bezala, kalabazak lore eme eta lore arra du. Emeak fruitua ematen du eta pistilo du (7. argazkia). Arrak ez du ematen fruiturik, baian bai fruituak izateko beharrezkoa den polen hautsa (8. argazkia). 2008 Irailaren AreitzSoroalhoku gure aldizkari digitalaren barruan kalabazariburuz artikulu bat agertzen da.
Babak izan genituen baratzan Batavia uhazak birlandatu ditugu, udan hainbeste bare ez daudelako (9. argazkia).
Pataten txorko batzuk ere atera ditugu (10. argazkia). Beraien zurtoinak eta hostoak libre geratu den baratzaren gainetik botako dugu (11. argazkia), eta patatak atera eta gero jarraian, porru batzuk birlandatu ditugu (12. argazkia) lurra egokitua dagoelako.
Porruen hostoak moztu behar dira pizka bat birlandaketa ondo eramateko (13. argazkia).
Beno ba laster arte !