Orain dela 18 urte gure baratza erosi genuenean, pinu gazte bat zegoen bazter batean. Maldatsua zelako pinua zegoen lur zatia, hortxe bertan uzteko erabaki nuen. Higadurik ez izateko, hurritz batzuk landatu nituen ere bai. Urteak pasa eta gero, nagusitu da, eta gaur bere kimen artean Europako arinena den txoriaren bisita izan du: erregetxo kaskagorria.
Hau baieztatzen gaitu. Ekologian erabiltzen den "efecto borde" berbaren etekina...Biodibertsitatea, aniztasuna, denetarik gure baratzaren inguruan. Pinuak baita ere, zergatik ez?. Erregetxo kaskagorriak erabiltzen ditu eltxoak, euliak eta beste zomorroak harrapatzeko, eta bide batez ondoan dauden frutaletara joaten da lan berbera egiteko, zomorroak jaten eta lurzorua ongarritzen.
Harrituta geratu naiz berak due trebetasunagatik, eta ere bere lumaje dotoreagatik.
Gustora dabil ere bertoko sasi eta zuhaizketan. Ikasi behar dugu, eta ohitu behar gara gure baratzeetan zehar sasitzak uzteko, ebaki gabe belardiak uzteko, alboetatik iratxeak... Ekositema baten bila ari behar dugu!