Areitz Soroa Baserri Eskola
Areitz Soroa Baserri Eskola

Gailupa

 

 

Izan ditugun tenperatura epelekin, gure fruta-arboletan, batez ere japoniar aranondoetan (Golden Japan eta Santa Rosa aldakietan) eta muxikondoetan, lore-begiak hasi dira luzatzen. Hauen bila dator gailupa !.

 

Izenez behar bada ez duzue ezagutzen, baina bere itxuragatik nahastezina da, gorria bularrean eta buru beltza arrak, eta grisagoak emeak. Pyrrhula pyrrhula da bere izen zientifikoa, eta fruta-arbolak gazteak direnean lore-begirik ez dute utziko. Baina urteekin, nagusituko dira eta soberan izango dituzte lore-begi. Ordun, gailupak egiten duen lana eskertzeko da, fruta-arbolak errezago lortzen duelako oreka.

 

Kabiak egiten dituzte apirilatik aurrera eta urtaro horretan insektuz beteta dago baratza. Gailupek holakoak ere jaten dute baserritarren laguntzaileak izaten.

 

Emea urrutik txonta bezalokoa denez, gailupak egiten duen kantu ezagutu behar dugu. Kantu bera oso gutxi entzuten da, bakarrik entzungo dugu txio bat bezala.

 

NUEVOS VIDEOS! BIDEO BERRIAK !!
¡NOVEDADES! TODO SOBRE LA AVISPA ASIÁTICA.

Versión para imprimir | Mapa del sitio
© Ion Y Roberto Colino SC , Areitz Soroa