Gaurko eguraldia hoberantz joan delako, eguerdian hasi gara "Hebe andersonii"ren kimekin aldaxkak egiten (1go. argazkia).
Kimatu eta gero, beheko hostoak kendu eta geratzen den zurtoina konpost beteta dagon ereiteko erretilu baten gelatxo batean sartu. Erretilu guztia amaitu eta gero ondo ureztatzen da eta hiru hilabetetan birlandatzeko prest egongo dira gure hebe. Hiru urteetan bigarren argazkian agertzen diren bezalakoak izango ditugu.
Aldaxkak egiteko bideo bat nahi baduzue, lortzeko bidea "agiri eta bideoak" atalean aurkituko duzue.
Hebe mota asko daude. Aukeratu dugun Hebe andersonii oso egokia da gure lurralderako. Lorez beteta urtaro guztietan (3 gn. argazkia), iraunkorra gure laguntzaileak neguetan babeslekuak izateko (4gn. argazkia), eta hotzaren aurretik ondo (5 gn. argazkia).
Ah! eta oso merkea, aldaxkak egiteko erreza da eta.