Areitz Soroa Baserri Eskola
Areitz Soroa Baserri Eskola

Hurritzen ardura

Zirimirik gaur proposatu digu hurritzen ardura. Sustraietatik sortzen diren kimak moztu dugu fruituak ematen duten enborrak indartzeko.

 

Askotan, dauden kimetatik aukeratu ditzakezue batzuk beste hurritz berri bat izateko, baina nagusia den arbola mendatuta baldin badago, ateratzen dugun kimak ez dute emango nagusiak ematen duen fruitu mota, sustraietatik sortzen direlako.

 

Hau ulertzeko jakin behar dugu nola egiten dute mendatuta dauden arbolak lortzeko.

 

Mendatuta dagon arbolak bi zati ditu. Goikoa, lurrazal gainetik dagoena, fruitak ematen duen barietatea dena, eta behekoa, sustraiak ematen dituena, "porta injertos" deitzen dena. Beheko zati honetatik moztu behar ditugun kimak sortzen direlako, beheko zatiaren ezaugarriekin izango dira, eta ez goikoekin.

 

Honek ez du esan nahi lortuko diren fruituak txarrak izango direnik, bakarrik desberdinak. Adibidez, guk ditugun hurritz guztiek mendaturik ez zegoen hurritz batetik atera genituen. Eta beraiek ematen duten fruitu mota oso ona da. Ez dira oso haundiak baina beteta daude. Beherago duzue nolakoak diren ikusteko argazki bat.

 

Orduan, kima berri batzuk atera dezakegu sustraiekin eta birlandatu ditzakegu. Udaberria hasterakoan nahi baldin badugu mendatu dezakegu ala ez. Guk saltzen ditugun kimak erabiltzen baduzue (euro bat bakoitzak) mendatu gabe erabiltzen baduzue guk dugun hurrak izango duzue.

 

Gai honetaz laster aterako dugu bideo bat Youtube n eskeikitzeko.

 

Ondo segi eta bihar arte!

 

Ah ! Zalantzarik baldin baduzue, blog barruan sartu eta egingo dugu berba birtuala!!

Moztu behar diren kimak
Moztu eta gero
NUEVOS VIDEOS! BIDEO BERRIAK !!
¡NOVEDADES! TODO SOBRE LA AVISPA ASIÁTICA.

Versión para imprimir | Mapa del sitio
© Ion Y Roberto Colino SC , Areitz Soroa