Areitz Soroa Baserri Eskola
Areitz Soroa Baserri Eskola

Intxaurrak, tomateen haziak...

 

 

Abustuko azken egunatik aurrera intxaurrak batzen ari gara !. Zabaldu gabe asko dira, baina zabaldurik daudenak ere (1. argazki). Urtaroak aurten aurreratzen ari direla argi dago. Zergatik? Hori da kontua. Hori argitzeko datuak urtero batuko ditugu zintzo. Intxaurren uzta oso ona da (2. argazki). Gorde baino lehen ondo lehortuko ditugu eguzkitan. Baina batzuk fresko daudenean gozo gozoak dira niretzat hogi pizka batekin.

 

Ateratzen ari gara ere bai tomateen haziak. Lan arduratsua da. Uzten dira egunkari horri batzuen gainean eta eguskitan lehortu arte (3. argazki). Gero batzen dira eta betiko moduan, lehor, fresko eta iluna den toki batean gordeko ditugu.

 

Garai aproposa da gure berroak ebakitzeko, loreak eman eta gero. Holan, Hebe andersonii (4. argazki), arbustu (5. argazki), eskalonia (6. argazki) eta teukrio (7. argazki) moztu dugu.

 

Geratzen diren aldaxkak kimuak egiteko erabili ditzakegu. Kimuak egiteko aro zehatzak jakiteko gure aldizkari digitalaren 2010ko martxoko zenbakian argi eta garbi aurkezten dira.

 

Eginda dauden berroak lortu nahi baduzue zuzen birlandatzko, gure web horrian "Erosgaiak" atalean saltzen ditugu.

 

1. Argazkia.
2. Argazkia.
3. Argazkia.
4. Argazkia.
5. Argazkia.
6. Argazkia.
7. Argazkia.
NUEVOS VIDEOS! BIDEO BERRIAK !!
¡NOVEDADES! TODO SOBRE LA AVISPA ASIÁTICA.

Versión para imprimir | Mapa del sitio
© Ion Y Roberto Colino SC , Areitz Soroa