Areitz Soroa Baserri Eskola
Areitz Soroa Baserri Eskola

Kalabazetan

Kalabazetan ibili gara gaur. Batzuk hasten dira uzteltzen eta erne egon behar. Aprobetxatzeko azala kendu dugu, eta zatitu ondoren izoztu ditugu. Porrusalda edo kalabaza - krema egiteko prest izango ditugu kalabaza freskoa ez dagoenean.

 

Urrian uzta biltzen dugu izoztaldiak baino lehen. Kolperik eman gabe, leku fresko eta lehor batean, ilunpean, gordetzen ditugu ukigune bigun baten gainean. Urte batzuetan martxoraino iristen dira usteldu gabe, baina sarritan otsailatik aurrera hasten dira usteltzen. Usteldu gabe mantentzen diren kalabazen haziak gure altxorrak dira, hurrengo sasoian ereinduko ditugu baita. Pizkanaka pizkanaka hautatzen ditugunak kalabaza egokiagoak emango digute, antzinatik egin den moduan.

 

Herdoilaren aurkako osagaiak nabarmentzen zaizkio kalabazari (beta-karotenoa, C eta E bitaminak), eta horiek hornitu egiten dute defentsa-sistema, neguan izaten diren infekzioei aurre egiteko eta azala babesteko, hotzak lehortu egiten baitu. A bitamina dezente du, eta horrek lagundu egiten du azala eta mukosak birsortzen eta leuntzen. Hori dela eta, neguan kalabaza janda, azkarrago etortzen dira bere onera mukosa minberatuak (ahoa, eztarria, hestegorria, urdaila), eta digestioak errazten ditu.

 

Holan bada ON EGIN !! Eta erne egon, aterako dugulako bideo berri bat honiburuz Youtube-n laster !!.

Ustelduta dagoena topatu.
Ustelduta dagoena kendu
Zatitu poltsetan sartzeko
Izozteko prest
NUEVOS VIDEOS! BIDEO BERRIAK !!
¡NOVEDADES! TODO SOBRE LA AVISPA ASIÁTICA.

Versión para imprimir | Mapa del sitio
© Ion Y Roberto Colino SC , Areitz Soroa