Lehenengo izotzaldiak heltzear daudenez kiwi fruituak batu behar ditugu.
Uzta egiten denean, fruituak ez daude jateko prest oso gogorrak daudelako, baina izan behar duten itxura 1. argazkian agertzen dena da.
Kiwi arbola oso ondo moldatzen da gure lurretan, fruitu asko ematen eta arazorik ez (2. argazkia).
Uzta egin eta gero metetan leku lehor, fresko eta ilun batean gordetzen ditugu eta apirila arte iraunduko dute.
Nahazten baditugu sagarren artean aste batean jateko prest egongo dira.