Urtarrilako ilbeheran kiwiak kimatzen dira.
Asmo nagusia hau da: fruituak eman dituzten kimak kimatu eta berriak diren kimak utzi.
Kimatzen ditugun kimak lurra estaltzeko kiwi azpian utzi ditzakegu, arazorik ez.
Hobeto ikusteko, begiratu dezakezue behean dagon argazkia. Argazkia azaroan atera dugu uzta momentuan. Agertzen den kima ilunagoa, pasaden urteko kima berri bat da. Udaberrian kima horrek dituen zur-begiek eman dituzte kima motzak (argazkian argiagoak direnak). Eta kima motz horietan fruituak sortu dira.
Zalantza guztiak argitzeko hona hemen gure baserrian grabatu dugun bideoa.