Azken urte hauetan, gure baratzetan agertu dira kanpotik etorritako landare inbaditzaile asko.
Azaroan Cyperus eragrostis landare inbaditzaileak haziak ematen ditu. Horregatik oso ondo ikusten da urrutik (beheko argazkian agertzen den moduan dago azaroan). Gainera, azaroan lurra hezea dagoenez, landare honetatik tira egiten badugu, ondo ateratzen da, sustrai guztiekin. Horrek esan nahi du ez dela berriz haziko.
Ez dituzte hazirik ematen landareak hain ondo ez direlako ikusten ez ditugu kenduko, baina kaltegarrienak, hau da haziak dituztenak, zihur baietz.
Guda hau ez da irabazten urte batean!