Gure lekak zurkaitza behar dute. Artoekin ez badugu elkartu (1. argazkia), banbu zurkaitzak dira onenak. Banbu oso iraunkorra da (6-8 urte lurpean sartuta), zuzena eta altuera egoki (2,5 m. gehienez).
Ez baduzue, gure baserrian dugu, bai 2,2 m. sortetan (sorta bakoitzak 10 unitate), bai zuen baratzan birlandatzeko prest dauden landareak. Gurekin kontaktuan jarri konpromizu hartu gabe informazio gehiago nahi baldin baduzue.
Baina ¡ Kontuz ! : hori egin baino lehen, askoz hobeto da bigarren argazkian agertzen den moduan, gai organikoaren azken geruza bota, ondo eztaltzeko lekak kendu arte.
Agurtzen gara gereziak dastatzen. Zozoek badakite ondo garaian gaudela. Zuhaitz txikiakbadituzue, txorien kontra dauden sareekin babestu dezakezue. Zuhaitz haundietan ez du balio horrek, baina danontzat egongo dira gereziak. Gainera gure baratzan zozoek egiten duten lana oso erakargarria da, ez ahastu!
Laster arte!.