Urtero sasoi uzta egin eta gero ez da joaten baratzara negua dator eta. Areitz Soroan hori ez da egiten. Udazkena da oso inportantea lurzorurako. Orain prestatu behar da hurrengo urteko uzta. Horretarako lurra babestu eta elikatu behar dugu negua baino lehen.
Neguan lurreko bizia moteltzen da baina ez da gelditzen. Hor dauden zomorroek, onddoek eta bakteriek babesa eta elikagaiak behar dituzte. Nola emango diegu? goiko lur estalketaren bidez. Beherago agertzen den argazkian bezala, bankal bakoitzaren gainean bota behar dugu materia organiko geruza berri bat. Geruza horrek izango dituen materialak, sasoi honetakoak izango dira.
Basoetan bezala, udazkenean hostoak erortzen dira eta lurzorua estaltzen dute. Udaberrirako ez da geratuko ia ia bat ere ez. Horrek esan nahi du lurzoruko biziak lana egiten du.
Guk erabiliko ditugun materialak bai erortzen diren hostoak eta baita ere orain sortzen den arraldaia batu behar dugu eta bota gure baratzetan. Bota dezakegun geruza arraldaia bakarrik erabiltzen dugunean baino lodiagoa izan daiteke hostoak aire gehiago pasatzeko lekua uzten dituztelako. Horren arabera belar txarrak askoz zailago dute geruza ori zeharkatzeko.
Helburu asko beteta lan bakar batekin!! Hau da hau Babesten gure metodoa!!