Areitz Soroa Baserri Eskola
Areitz Soroa Baserri Eskola

Lursagarren landaketa

 

 

 

Lursagarrak klandatzeko garaia da. "Baraka" motakoa erabiltzen dugu, sukaldaritza egokia, bareen gustokoa ez dena eta usteltzen ez delako. Baina bakoitzak aukeratu behar du nahi duena.

 

Egin duguna hauxe izan da:

 

Lehenengo argazkian agertzen den bezala, estalita dagon baratze bat erabili dugu. Estaltzeko geruza kendu eta gero lursagarra sartzeko txorkoa zabaltzen dugu pararekin.

Lurrez eta estaltzeko geruzez berriz estaltzen dugu landatu dugun lursagarra bigarren eta hirugarren argazkietan agertzen den bezala. Aurten daukagun artilea erabiliko dugu landatu ditugun lursagarren artean geratzen diren aldeak estaltzeko (laugarren eta bostgarren argazkiak).

 

Zergatik artilea? Astiro astiro usteltzen den gai organikoa delako. Holan sortuko diren lursagar berriak beti estalita geratuko dira eta ez dira geratuko berde berdeak. Laztoa, azuneak, eta iratzeak ere erabilgarriak dira. Artile eta gero amaituko dugu ebaki dugun belar geruzarekin (seigarren argazkia). Bi aste barru, belar geruza berri batekin amaituko dugu uzta arte. EZ DA ONDOZTATZEN!. Landatu dugun lursagarra dauden geruzen artean haziko da eta hortxe emango ditu lursagar berriak. Horregatik uzta errez egingo dugu ere bai.

 

Metodo honekin, goiz landatu dezakegu, azken izotzaldiak geruzen azpian egongo direlako hazten gure lursagarrak!.

 

 

1. Argazkia. Txorko egiten eta landatzen.
2. Argazkia. Lurrez estaltzen.
3. Argazkia.
4. Argazkia.
5. Argazkia.
6. Argazkia.
NUEVOS VIDEOS! BIDEO BERRIAK !!
¡NOVEDADES! TODO SOBRE LA AVISPA ASIÁTICA.

Versión para imprimir | Mapa del sitio
© Ion Y Roberto Colino SC , Areitz Soroa