Areitz Soroa Baserri Eskola
Areitz Soroa Baserri Eskola

Mahats - biltze

 

 

 

Eguraldi ona aprobetxatuz mahatsak sasoian daude lehenengo argazkian ikusten den bezala.

 

Mahats landare berak beren hostoak galtzen ditu eta holan bere fruituak zoritzen dute arinago (2.argazki). Beste batzuek beste prozedura zehatzagoak erabiltzen dute zoridura ikusteko baian guri gure zentzumen bidez gustatzen zaigu.

 

Batu eta gero dolarean trinkatzen dugu mahats zukua lortu arte (3. argazki) eta zuzenean beirazko bonbiltzarretara botatzen dugu kupelarik ez daukagulako. Leku fresko eta ilunean utziko ditugu eta 2 edo 3 egun barru irakidura hasten da. Irakadura eta gero (15 - 20 egun) estaliko ditugu eta otsaila arte ez dira ikutzen. Otsailan botiletara eta txakolin berria gozatzeko prest!

 

Mahatsak trinkatu eta gero geratzen diren hondakinekin betiko moduan baratzak estaltzeko erabiliko ditugu (4. argazki).

 

 

 

 

1. Argazkia.
2. Argazkia.
3. Argazkia.
4. Argazkia.
NUEVOS VIDEOS! BIDEO BERRIAK !!
¡NOVEDADES! TODO SOBRE LA AVISPA ASIÁTICA.

Versión para imprimir | Mapa del sitio
© Ion Y Roberto Colino SC , Areitz Soroa