Mahatsondoak inausteko garaia badator, urtarrilako ilberan.
Areitz Soroan bakarrik mahatsondoak eta kiwiondoak kimatzen ditugu. Beste fruta-arboletan ez.
Mahatsondoen kima batzuk kimatu eta gero erabili ditzakegu kimu berri batzuk lortzeko. Horretarako kima berezi batzuk aukeratzen dira. Egokienak ernamuinen arteko distantzia motza denean dira (lehenengo argazkian agertzen den lehenengo kima). Erabiltzen diren kimetan 4-5 ernamuin uzten ditugu (bigarren argazkian agertzen dena), eta beheko bi lurperatzen dira konpost eta lurrarekin egindako nahazketa batean, lorapoteetan.
Hor utziko ditugu hurrengo azarorako. Garai horretan birlandatzeko prest sustraiez beteta egongo dira.
Areitz Soroan salmentan daukagu zuek ez baduzue nahi holakorik egiten.