Orain dela hamabi egun uhazen eta tomateen mindegiak egin genuen.
Tomateak ernetzeko hamazortzi gradutako lurzoruko tenperatura behar du, eta hori lortzeko manta elektriko baten bidez lortu daiteke azpitik ipinita. Gainetik, plastikozko estalki batekin epeltasuna gordeko dugu. Gure tomate batzuk ernetu dute lehenengo argazkian ikusten den moduan; hemendik aurrera, manta elektrikoarekin jarraituko dugu, ureztatuko dugu bian behin, eta gainetik dagon plastikoa eguzkia jotzen duenean kenduko dugu, gabaz berriro ipintzeko.
Uhazek ez dute behar hainbeste tenperatura ernetzeko. Horregatik ez dugu erabili mantarik, baina bai gainetik plastikoa. Bigarren argazkian ikusi dezakezue nola dauden. Hemendik aurrera tomatearekin bezala. Martxorako birlandatzeko prest izango ditugu.
Piperrak nagusiagoak daude, hirugarren argazkian agertzen den bezala. Mindegia abenduko ilbeheran egin genuen tomatearen mindegia bezala. Hirugarren argazkian agertzen diren moduan daudenean manta elektrikorik ez da behar, eta bakarrik ureztatu eta gaineko plastikoa gabaz jarri.
Beste aldetik, irailan egindako tipula gorriaren midegien ardurak bideo honetan ikusi dezakezue.
Ah! guk saltzen ditugun manta elektrikoak iraunkorrak eta merkeak dira. Erosi nahi baduzue eskatu.