Areitz Soroa Baserri Eskola
Areitz Soroa Baserri Eskola

Neguko belar txarrak

Gure baratzetan sortzen diren "belar txarrak" ezagutzeko eta nola kontrolatu ezagutzeko zabaldu dugu orri berri hau.

 

"Belar txarrak" ez dira benetan txarrak. Horregatik izen hau ez da egokiena. Gehienak oso onak dira ekosistemarako, baina gure barazkiak baino hobeto moldatzen direlako, ezin ditugu izan gure baratzetan.

 

Pizkanaka pizkanaka ezagutuko ditugu zeintzu diren belar gaizto horiek.

 

 

 

Stellaria media

Abendutik aurrera baratzetan topatu dezakezue oso arrunta den bedar txarra "Stellaria media" deitzen dena. Urtekoa da eta udazkenean eta neguan pizten da. Lurazalatik narrasten dabil beti, dana estaltzen. Bost aste sortu eta gero haziak eman dezake. Landare bakoitzak 2500 hazi, eta hazi bakoitzak 25-40 urte igaro dezake lurzoruan bizirik.

 

Dagon lekuan lurzoru aberatza dela adierazten du, eta gure aholkua hau da : ez diogu utzi behar haziak sortzen. Horretarako betikoa, geruza organikoa lurzoru gainetik, eta zeharkatzen badu, atera sustraiekin eta guztiz.

 

Gure aldizkari digitaletan bedar txarrariburuz artikulu bat baino gehiago daude danak ezagutzeko. 

 

Uzten badugu Stellaria mediak topatuko duen guztia estaliko du. Kasu honetan, kalabazaren zurtoinondo zahar bat guztiz estali du belar txarra honek.

 

 

Ematen dituen loreak oso txikiak dira, ia ia ez ikusteko modukoa. Gainera oso arin ematen dituzten haziak. Horregatik, lehen bai lehen kendu behar dugu belar hau.

 

 

Nolakoak diren loreak ondo ikusten da argazki honetan.

Potentilla reptans

Belar iraunkorra arrosaideak barruan dagon landarea da Potentilla.

 

Marrubi antza du, baina hostoak marrubiarenak baino txikiagoak dira. Gure baratzetan dagon materia organikoaren geruzaren azpitik, landare honek erreza du hazteko horizontalki hazten delako. 

 

Lore ori eta txiki ematen ditu, eta ugaltzeko asexualki egiten du asko, bere sustraietan dituen tuberkuluen bidez.

 

Iraunkorra denez, urtean zehar hazten da, baina bereziki hezetasun haundiko sasoietan, horregatik udazkena eta udaberria izango dira ume egokienak.

 

Baratzan ez da sartu behar, errezago kontrolatzeko. Horretarako, alboetan dauden landare heduak paratxo batekin aterako ditugu, tuberkulu eta sustraiekin. Tira kontu handiegaz egiten badugu, zurtoin gazteenak, lurretan finkatu gabe daudenak ere aterako ditugu errez.

 

ERROTAITZURRAK egiten duen lana oso baliagarria da baina landare hau zabaltzeko, sustraiak txiketzerakoan zati txiki bakoitzak landare berri bat ematen duelako. Horregatik, errotaitzurra ahaztu.

 

 

NUEVOS VIDEOS! BIDEO BERRIAK !!
¡NOVEDADES! TODO SOBRE LA AVISPA ASIÁTICA.

Versión para imprimir | Mapa del sitio
© Ion Y Roberto Colino SC , Areitz Soroa