Areitz Soroa Baserri Eskola
Areitz Soroa Baserri Eskola

Tipula gorrien haziak

 

 

Nola lortzen diren tipula gorrien haziak gaur azalduko dugu. Prozesu guztiak porruen hazientzako era balio du.

 

Lore guztiak guztiz lehorturik daudenean (1. argazki) mozten ditugu kontu handiz hazien poltsak zabalik daudelako eta astintzean haziak erori daitezke (2. argazki). Lan hau egin baino lehen guztiz lehorturik daudela zihurtatu behar. Horretarako egun eguzkitsu arratsalde batean egingo dugu.

 

Batu eta gero sare-begi 2-4 milimetroko bahe batetik pasatuko ditugu (3. argazki). Hazi zorro guztiak zabaltzeko eskuz igurtzen dira (4. argazki). Bahe azpitik egunkari paperak ipintzen ditugu erortzen diren haziak batzeko (5.argazki). Hazi guztiak batu eta gero kartazala batean gorde dezakegu etiketatu eta gero leku fresko eta ilun batean. Baheak ez baduzue topatzen guk saltzen ditugu. Eskatu eta bidaliko dizuegu.

 

Ah! Ez kezkatu haziekin laztoa baldin badoa. Oso baliogarria da lazto hori, mindegia egiterakoan haziak askoz gehiago sakabanatzen dira eta.

 

Erreza ezta? Ba lanera!!

 

1. Argazki.
2. Argazkia.
3. Argazkia.
4. Argazkia.
5. Argazkia.
NUEVOS VIDEOS! BIDEO BERRIAK !!
¡NOVEDADES! TODO SOBRE LA AVISPA ASIÁTICA.

Versión para imprimir | Mapa del sitio
© Ion Y Roberto Colino SC , Areitz Soroa