Areitz Soroa Baserri Eskola
Areitz Soroa Baserri Eskola

Tipula gorrien uzta eta abar

 

 

 

Gaur batu ditugu tipula gorri guztiak (1. argazkia).

 

Batu eta gero, zurtoin lehorturik eta sustraiak moztu ditugu ondo kontserbatzeko eta holan utziko ditugu ondo lehortu arte (2. argazkia). Bost egun pasa eta gero gordetzen ditugu apalategi batzuetan fresko, ilun eta ondo aireatuta dagon leku batean.

Azpian agertzen den bideoan prozesu guztia ikusten da ere.

 

Hilabetero begiratu behar ditugu eta usteltzen direnak kendu.

 

Ateratzen ditugun zurtoin guztiak baratza estaltzeko erabiliko ditugu 3. argazkian agertzen den bezala.

 

Txirikordak egin ditzakegu ere bai tipulak gordetzeko, baina hori bideo baten bidez azalduko dugu hurrengo asteetan.

 

Amaitzeko, 4. eta 5. argazkietan ikusten duzuen bezala, orain dela 2 hilabete utzi genituen uhazak, haziak prest dute !.

 

Ondo izan !

 

 

1. Argazkia.
2. Argazkia.
3. Argazkia.
4. Argazkia.
5. Argazkia.

Tipula gorrien uzta from Roberto Colino on Vimeo.

NUEVOS VIDEOS! BIDEO BERRIAK !!
¡NOVEDADES! TODO SOBRE LA AVISPA ASIÁTICA.

Versión para imprimir | Mapa del sitio
© Ion Y Roberto Colino SC , Areitz Soroa