Areitz Soroa Baserri Eskola
Areitz Soroa Baserri Eskola

Tipuleten birlandaketa

Azken egun hauetan izanten ari den eguraldiarekin tipuleta pare bat ehun birlandatu ditugu gure baratzean. Mindegiak egiteko sasoi egokiena abustuko azken egunetatik urri hilabete arte da, beti hilbeheran. Erretiluak oso egokiak dira, argazkian ikusten den moduan.

 

BABESTEN gure metodoa jarraitzen gustora birlandatzen dira (babesten metodoa azalduta agertzen da "Babesten metodoa" bideoan edo GURE ALDIZKARI DIGITALAharpidetza egiten), gure laborantza-lurra aroan beti dagoelako.

 

Ez dugu erabiltzen ez aitzurrik ez jorraitzurrik, paratxoa baizik. Laborantza-lurra lurrustela da, beti biguna, ongarrituta, bedar txarrik gabe eta babestuta. Guzti hau DOHAN, lurrazalan dauden zomorroen ezker.

Tipuleten artean neguko uhaza batzuk birlandatzen badituzte, martxo aldera entsalada ederra eta fresko freskoa prestatuko duzue, bitamina eta gatz-mineralez beteta, udaberri atarian gure gorputzek behar dutenak.

 

Ah! eta udaberrian lehenengoak diren bareek ezin izango dute jan, tipuleten usainez inguratuta egongo direlako.

 

Tipuletak prest birlandatzeko
Para txiki batekin egiten da birlandaketa
NUEVOS VIDEOS! BIDEO BERRIAK !!
¡NOVEDADES! TODO SOBRE LA AVISPA ASIÁTICA.

Versión para imprimir | Mapa del sitio
© Ion Y Roberto Colino SC , Areitz Soroa