Tomateak, piperrak eta kalabazak, pepino eta kalabazinak birlandatzeko garaia da.
Lehenengo argazkian agertzen den bezala, teilatupean ipintzen ditugu, hostoak ez bustitzeko. HOLAN GORRINIK EZ!. Behetik ureztatzen dugu eta erdi negutegi honetan (alboetatik zabalik dagoelako) konpost da erabiltzen dugun lurra, noski, gai organikoaren geruzarekin, baratzetan bezala.
Tomateak izango ditugu lehenengo izotzaldia arte, abenduan!.
Kalabazak, kalabazinak eta pepinoak ez dira ondo birlandatzen ez zaielako gustatzen. Horregaitik, "tako"tik ateratzean kontu handiegaz ibiliko gara. Birlandatzen dira hirugarren hostoa agertzen denean (bigarren argazkia). Kalabazarako, bankal erdian kokatu eta batetik bestera metro bateko distantzia gorde (hirugarren argazkia). Kalabazinak eta pepinoak, 0,5 metrotan landare bakoitza eta lerro bi bankaletan.
Lehenengo bi asteetan erne egon, bareei asko gustatzen zaie eta. Tanaceto edo artemisia landare lagungarriak erabili dezakegu birlandatu ditugun landareak babesteko laugarren argazkian agertzen den bezala. Usain gogorra dutenez, bareek ezin izango dute kalabazaren usaina usainduko.
Geure baserrian salmentan daude landare lagungarri bi hauek 1,5 eurotan, zuen baratzan izateko.
Babak badituzte leka haundiak(bostgarren argazkia). Orain tutoreak kokatu behar diegu, lekeen pisuekin ez okertzeko.
Eta gu dastatzen ari gara ilarrak. Oso gozoak eta primerazko proteinaz beteta.
Ondo izan!