Tomateak aurrera doaz. Lorak bota dituzte eta kima asko botatzear daudenez, ardatz nagusi bakarra utziko dugu.
Horretarako, hosto bakoitzaren axilatik ateratzen den kima berria moztu behar dugu txikia denean, lehenengo argazkian agertzen den bezala. Holan fruituak errezago gorrituko dira eta gaixotasunik ez. Lan hau astero egingo dugu uztaila arte.
Gero hogeitabostero edo. Beste aldetik zurkaitza jartzea derrigorrez eta maiz. Eta inportanteena, behetik ureztatu behar, landarea buzti gabe.
Holan gorrinarik ez.