Aste honetan zehar, ditugun baratzetxoak prestatzen ari gara. Hortxe topatu dezakezue oso arrunta den bedar txarra "Stellaria media" deitzen dena. Urtekoa da eta udazkenean eta neguan pizten da. Lurazalatik narrasten dabil beti, dana estaltzen. Bost aste sortu eta gero haziak eman dezake. Landare bakoitzak 2500 hazi, eta hazi bakoitzak 25-40 urte igaro dezake lurzoruan bizirik.
Dagon lekuan lurzoru aberatza dela adierazten du, eta gure aholkua hau da : ez diogu utzi behar haziak sortzen. Horretarako betikoa, geruza organikoa lurzoru gainetik, eta zeharkatzen badu, atera sustraiekin eta guztiz.
Martxoaren boletinerako bedar txarrariburuz artikulu berri bat prestatzen ari gara, danak ezagutzeko. Bitartean, batzuk aurkestuko dizuegu argazkien bidez.
Agur eta ondo izan!