Gaur ere egun ederra!. Udan ardientzako janaria bezala erabilitako elorri beltzen kima batzuk egurra ateratzeko erabili ditugu. Elorri beltzen hostoak gustora jaten dute ardiek, batez ere udan, bedar freskorik ez dagoenean.
Elorri beltza, bertoko zuhaizka da, hesiak egiteko oso egokia sartezina dalako (arantzaz beteta dago eta). Goiz ematen ditu loreak, eta intsektu laguntzaileak erakartzeko baliogarria da. Lurpeko ukondotze asko ematen dituelako bazterretan jarri behar da, baratze eta arboletatik urruti. Ematen dituen fruituak patxarana egiteko erabiltzen dira.
Beno ba, gaur holako egurrak zatitu ditugu berogailurako aprobetxatzeko, eta soberan izan ditugun zerrautsak baben artean lurra eztaltzeko egokiak dira. Zergatik babak?. Lekadunak direnez airean dagon nitrogenoa finkatzen dute. Zerrautsak carbono asko du nitrogenoa baino, horregatik baba eta zerrautsarenbidez oreka sortzen da, baratzean nitrogenoaren ibilgeketa ez izateko.
Amaitzeko asmo ona da zatitu ditugun enbor batzuk leku berezi batzuetan uztea. Laguntzaile batzuentzako janaria izango direlako, edo beraien azaletan babesteko, edo beraien zuran arraultzak ipintzeko. Badakizue, biodibertsitate haundiagoarekin askoz hobeto baratzerako !!.
Agur eta ondo segi !